Mahai teknikoa: FISKALITATEA: Nola osatu startupei hazten lagunduko dien estrategia fiskal bat

Amaia Legorburu

Mahai teknikoa: FISKALITATEA: Nola osatu startupei hazten lagunduko dien estrategia fiskal bat

Ezagutzen al dituzu proiektu berritzaileetan inbertitzea edo horiek finantzatzea nahi duten ekintzaile edo inbertitzaileentzako dauden pizgarri fiskalak?

Zerga-araudiak hainbat neurri aurreikusten du, ekintzailetzan eta berrikuntzan inbertsio pribatua sustatzea helburu dutenak. Alde batetik, ekintzaileari eta startupari zuzenean laguntzen dieten pizgarri fiskalak daude eta, bestetik, sortzen ari diren konpainietan inbertsioa sustatze eta bultzatze aldera, ingurune lagunkoia eskaintzen dien fiskalitateak business angel direlakoei eta era horretako inbertsioak egin nahi dituzten sozietateei.

Tailer honetan, dauden abantaila fiskal nagusiak eta fiskalitatetik ekintzaileentzat zein proiektu berritzaileetan inbertsioak egitea edo horiek finantzatzea nahi dutenentzat sor daitezkeen aukerak aztertuko ditugu.