Panela: “Beren startupen hazkundea indartzen duten ekosistema aurreratuak”

Panela: “Beren startupen hazkundea indartzen duten ekosistema aurreratuak”

Berriz ere hiriek edota eskualdeek nazioartean lehiatzen diren startup berritzaileen sorkuntza eta hazkundea ahalbidetuko duten ekosistema aurreratuak garatzearen garrantzia azpimarratu nahi du 2019ko Global Startups Ecosystem Report txostenak.

Era horretan bakarrik erakarri ahal izango dute talentu ekintzailea eta industria inbertitzailea; horrek, gainera, arrakasta izateko aukera duten startup horien lantalde sustatzailearen errendimenduan oso zuzeneko eragina duen negozio-adimena ematen dio.

Horretarako, hiru ekosistema indartsuk lortutako arrakastaren gakoei buruz hitz egingo dugu panel honetan, Bartzelonako, Madrilgo eta Valentziako ekosistemei buruz, hain zuzen ere, baita euskal kasuari buruz ere, jakina, zerga-pizgarrien alorrean Gipuzkoako Foru Ogasunak zuzendutako zerga-pizgarrien inguruko arau-berritasun garrantzitsu bat ezarri berri baita, Gipuzkoako industria inbertitzaile pribatua suspertzeko.