CITA|Emprende Berrikuntza Irekian lankidetzarako aukerak arakatzeko elkartu nahi duten enpresa txiki eta ertainen, startupen eta inbertitzaileen arteko hitzordua, bai eta enpresetan barne-ekintzailetza sustatzeko ekimena ere. Helburu nagusia da askotan oso konektatuta ez dauden mundu horien arteko zubiak eraikitzea, dauden enpresa txiki eta ertainetan berrikuntzari eta dibertsifikazioari bide emateko, eta startupen hazkundea eta garapena bultzatzeko. CITA|Emprende ekimenak enpresa txiki eta ertainen eta startupen arteko konexioak sustatzeko eta beste eragile erabakigarri batzuekiko –hala nola, inbertitzaileak eta ekintzailetza, berrikuntza eta operazio korporatiboetako profesionalak– beharrezko harremanak ezartzeko inspirazioko eta laneko testuingurua bultzatzen du.

que-es-500x475

Ondoren jasotzen diren galderei erantzun nahi diegu, besteak beste:

  • Nola konbinatu startupen sormena eta malgutasuna enpresa txiki eta ertainen eskalarekin eta baliabideekin?
  • Nor ari da gauza esanguratsuak egiten berrikuntzaren eta barne-ekintzailetzaren esparruan?
  • Zein startup ari dira joera markatzen negozio-ereduen eta etorkizuneko teknologiaren garapenean?
  • Startup bat naiz: non aurki ditzaket nire proiektua azkartu dezaketen inbertitzaileak, bezeroak edo kolaboratzaileak?
  • Nola eta norekin kolabora dezaket arrakastaz berritzeko?
  • Nola ezarri ekintzailetza korporatiboko estrategia bat?

Horretarako, zera eskainiko du CITA|Emprendek:

  • Binakako hitzorduak (speed meetings) enpresa txiki eta ertainen eta startupen artean, edo lotutako inbertitzaile edo adituekin, aldez aurretik ad hoc prestatutako banan-banako agenda baten bitartez.
  • Batzarrak talde txikietan, bitartekaririk gabe berrikuntzako edo barne-ekintzailetzako esperientziak partekatzeko.
  • Berrikuntzako finantzazio-programak dituzten administrazioen ordezkariekin, enpresa txiki eta ertain berritzaileentzako produktuak eta laguntzak dituzten finantza-erakundeekin eta arrisku-inbertitzaileekin elkartzeko aukera.
  • Parte hartzen duten enpresa txiki eta ertainen arteko sinergiak bilatzera bideratutako dinamika pertsonalizatuetan parte hartzeko aukera.
  • Inbertitzeko eta hazteko aukera duten proiektuak dituzten startupen arteko lehiaketa.
  • VIP kontaktua, nazioarteko erreferenteekin.
  • Hitzalditara, eztabaidatara eta tokiko, Estatu mailako eta nazioarteko jardunbide egokietara joateko aukera.